Albisteak

Zuzenekoa

Gatibuk kontzertua iragarri du Elizondon, martxoaren 24rako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lur aretoan arituko dira martxoaren bukaeran. Aurretik, Hazparne eta Durango dituzte jomugan.

  • Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Asteburuan agertokiz agertoki ibiliko dira Gatibu taldekoak. Alde batetik, ostiral honetan EHZ Festibala jaialdiaren aldeko emanaldia eskainiko dute Hazparnen. Bestetik, larunbatean 40 Minutu Rock jaialdian arituko dira, Su Ta Gar, Glaukoma eta beste hainbat talderekin batera.

Gainera, aspaldi jakinarazi zuten Fito & Fitipaldisen gonbidatuetako bat izango direla Barakaldoko BEC erakustazokako bi kontzertuetan.

Dena dela, badirudi horrekin ez dutela nahikoa, bizkaitarrek gustuko baitute oholtza gainera igo eta jarraitzaileengandik gertu egotea. Horregatik, martxoaren 24rako beste zuzeneko bat hitzartu dute. Egun horretan Elizondo bisitatuko dute, hain zuzen, Alex Sarduik eta taldekideek. 22:30ean irekiko dituzte Lur aretoko ateak, eta 15 euroren truke gau magiko bat bizitzeko aukera izango du ikuslegoak.

Sarrerak Gatiburen eta Lur aretoaren webgune ofizialetan daude eskuragarri. Txarteldegian 18 euroan salduko dituzte.