Albisteak

Bigarren edizioa

El Drogasek, Flitterrek eta Eskorbutok itxi dute Lapuebla Rock Festeko egitaraua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 29an eta 30ean egingo dute jaialdiaren bigarren edizioa. Doctor Deseo, Zea Mays, Gatibu eta Riot Propaganda ere hantxe arituko dira.

Lapuebla Rock Fest jaialdiaren bigarren edizioa ekainaren 29an eta 30ean egingo dute. Duela aste batzuk jakinarazi zuten Riot Propaganda arituko dela bertan, eta beste bi emanaldi baieztatu zituzten geroago: Doctor Deseo eta Zea Mays talde bilbotarrenak, hain zuzen. Azken iragarpena Gatibu taldearena izan zen.

 

 

Horrekin, baina, ez zegoen egitaraua erabat itxita. Azken orduotan zabaldu dutenez, El Drogas, Flitter eta Eskorbuto ere batuko zaizkie beste horiei.

Kontzertuak egunez egun

Ekainak 29, ostirala

El Drogas

Kaotiko

Zea Mays

Planeta Def

Tobogan

Ekainak 30, larunbata

Riot Propaganda

Gatibu

Doctor Deseo

Eskorbuto

Flitter

Eh! Mertxe

Sarrerak

Egun bakarreko sarrerak 23 euroan daude eskuragarri. Txarteldegian, 26 euroko prezioa izango dute, eta bi egunetarako bonuak, 35 eurokoa (40 eurokoa, txarteldegian erosiz gero).

Gainera, 10 euroren truke, kanpatzeko aukera egongo da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal musika