Albisteak

Jaialdia

Florence & The Machine eta The Vaccines, FIB 2012n

Garazi Urdanpilleta

Benicassimeko jaialdian arituko dira aurretik iragarritako The Stone Roses taldearekin batera. Uztailaren 12tik 15era izango da.

  • Florence & The Machine. Argazkia: Universal

BI iragarpen berri egin dituzten FIB jaialdiaren antolatzaileek: Florence & The Machine eta The Vaccines arituko dira 2012ko edizioan Benicassimen. Aurretik iragarritako The Stone Roses taldearekin batera arituko dira bi talde ingelesak. Uztailaren 12tik 15era izango da jaialdia Castellongo hiri ezagunean.

Beraz, hiru talde britainiar dira jaialdi ezagunerako lehen iragarpenak. Florence Welch artista londrestarraren taldea 2011n kaleratu duen 'Ceremonials' diskoko doinuak zuzenean aurkezten arituko da 2012ko FIB jaialdian. The Vaccines talde ere Londres aldetik iritsiko da 'What did you expect from the Vaccines?'  estreinako lehen diskoko doinuak taularatzera.

Gogoratu, gainera, The Stone Roses taldea izan zela jaialdiaren antolatzaileek ezagutarazi zuten lehen izena. 1996an desegin ostean, taldeak berriz elkartzea erabaki du. 1994an atera zuten Ian Brownek eta bere mutilek estudioko azken lana eta 2012rako disko berria prestatzen hasiak dira. Beraz, taldearen ibilbideko doinu ezagunenak gogorarazteaz gain, euren abesti berriak entzuteko aukera ere izango da FIBen.