Itxi

Musika

Uztailaren 12tik 15era

The Stone Roses taldea FIB 2012 jaialdian arituko da

Erredakzioa

Manchesterreko bandak orain aste gutxi iragarri zuen itzulera, eta Benicassimen izango dira hurrengo udan.

  • The Stone Roses taldea FIB 2012 jaialdian arituko da

The Stone Roses taldea FIB 2012 jaialdian arituko da. 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadaren hasieran Britainia Handiko banda garrantzitsuenetako bat izan zen The Stone Roses, eta, 15 urte bananduta egon ondoren, berriz agertoki gainean izango ditugu aurten. Datorren udan Benicassimen izango dira, uztailaren 12tik 15era bitartean bertan egingo duten FIB jaialdian.

Heaton Parken (Manchester) hiru kontzertu eskainiko dituela iragarri ondoren, FIB 2012 jaialdikoa izango da bandaren biran hurrengo hitzordua, oraingoz behintzat. Lehen hiru zuzenekoetarako 220.000 sarrera saldu zituzten, ordubetean.

FIB jaialdian behin bakarrik izan dira Stone Roses taldeko kideak. 1996an izan zen, jaialdiaren bigarren edizioan. Hain zuzen ere, urte hartan, udako biraren ondoren, banandu zen taldea.

Bonuak, 165 euroan
Urriaren 29tik, 165 euroko 5.000 bonu daude salgai.