Albisteak

Kontzertua

Extremoduroren bira Bilbora iritsiko da urriaren 20an

L.Z.

Kontzertu honetarako sarrerak maiatzaren 16an jarriko dituzte salgai.

  • Extremoduro

Extremodurok kontzertu bira egingo du iraileitik aurrera eta taldeak iragarri duenez, Euskal Herrian ere izango dira kantu berriak aurkezten.

Hain zuzen ere, urriaren 20an iritsiko da Bilbora Robando perchas de hotel bira. Sevillan emango dute lehenengo kontzertua eta Valentzia, Murtzia, Madril eta Bartzelona, Caceres zeharkatu ostean Bizkaiko hiriburua bisitatuko dute udazkenean. Azken zuzenekoa A Coruñan emango dute urriaren 27an.

Aipatutako emanaldietarako sarrerak maiatzaren 16an jarriko dituzte salgai.