Gaztea

Uztailaren 7an, 22:00etan

EHZ Festibalaren aldeko bertso zaparrada, Larrabetzun

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiral honetan egingo dute ongintzazko bertso saioa Hori Bai gaztetxean. Han izango dira, besteak beste, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio.

  • EHZ Bertsolaritza

    EHZ Bertsolaritza

EHZ Festibala jaialdia bertan behera utzi behar izan zuten aurreko asteburuan, eguraldi kaskarraren ondorioz, eta antolatzaileei laguntzeko asmoarekin, hainbat ekimen prestatzen dabiltza azken egunetan Euskal Herriko zenbait txokotan.

Ostiral honetan, adibidez, Larrabetzuk, elkartasun erauntsia leloari eutsita, bertso saio oparoa hartuko du, Hori Bai gaztetxean, 22:00etatik aurrera. Sarrerak ordubete lehenago salduko dituzte, gaztetxean bertan.

Hala, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Igor Elortza, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Odei Barroso eta Josu Goikoetxea & Lagunak igoko dira oholtzara, EHZren aldeko aldarria egitera.