Gaztea

Saio berria

‘Zutunik’, taberna zuloetako 'stand-up'a, Gaztean

B. F. | EITB Media

Hainbat umoregileren hamabost minutuko bakarrizketak izango dira ikusgai Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.

  • 'Zutunik'eko lehen partaideak

    'Zutunik'eko lehen partaideak

Euskarazko stand-up komediaren olatuak hartu ditu dagoeneko taberna zulo eta aretoak. Gaztean ere aprobetxatu nahi dugu korrontearen indarra, eta grin horretatik sortu da 'Zutunik', Karkarkar ekimenarekin elkarlanean sortutako proiektua.

Martxoaren 13tik aurrera, hainbat umoregileren hamabost minutuko bakarrizketak izango dira ikusgai gure YouTubeko kanalean eta webgunean.

Donostiako Gross garagardotegian grabatuko da 'Zutunik', publikoarekin, Antton Telleriaren gidaritzapean. Bi asterik behin umoregile baten showa izango da ikusgai.

Lehen lau parte hartzaileak Divina Comedia, Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Ane Lindane izango dira.

Ikusi, entzun eta jarraitu

Bakarrizketok bideo formatuan ikusteaz gain, EITB Podkasten eta beste audio plataformetan ere izango dira entzungai.

Sare sozialetan 'Zutunik'en berri izan nahi baduzue, jarraitu Gaztearen sareak eta @eginkarkarkar.