X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Asteko egitaraua

'Gure bazterrak' jaialdiari buruzko solasaldia, gaurko 'B aldea'n

L.Z. | eitb.eus

Toshiroren bisitak "Hipsterrak eta sare sozialak" gaiari buruz sakontzeko aukera emango digu ostegunean.

Iruñetik heldu zen asteko lehendabiziko bisita. Izan ere, astelehenean Wilhelm and the dancing animals taldeko partaideak izan ziren 'B aldea' saioko estudioan. Wilhelm izen berria dutenetik ez dira oholtza gainera igo, baina ostiralean Donostiako Dabadaba aretoan dute aurreneko kontzertua.

Atzorako ere sorpresa paregabea prestatu dute Ainhoak eta Xabik. Berri Txarrak taldekoak elkarrizketatu eta 'Denbora da poligrafo bakarra' diskoko hainbat kantu akustikoan aurkeztuko zituzten. Gaur, berriz, 'Gure bazterrak' jaialdi berria hizpide hartuta ekingo diote saioari.

Bukatzeko, bihar Toshiroren bisitak "Hipsterrak eta sare sozialak" gaiari buruz sakontzeko aukera emango digu. Gainera, Ibon Fernandezek 'Pop Track' saioan entzungo dugunaren aurrerapena eramango du estudiora.

Zure aukera 'B aldea’' da!

'B aldea’' da!