B Aldea
Musika
Loud LDN kolektiboa: drum and bassa, TikTokeko txatetik astegunetako raveetara
Emakumez eta pertsona ez bitarrez osatutako kolektibo ingelesa izan du hizpide Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"n.
-
Loud LDN. Argazkia: Minsett Hein
14:11 min
Loud LDN kolektiboa izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ko tartean. Drum and bassetik edaten du korronteak eta Londresko raveetan ezinbesteko bilakatu da azkenaldian.
Maskulinizatutako sektoreek gehienetan sortzen dituzten eremu ez seguruetatik ihesi, emakumeek eta pertsona ez bitarrek osatzen dute Loud LDN.
Itxialdi garaian ekin zioten proiektuari, TikTok bidez elkartu ostean. Bi urte pasata, ezagun egin dira Erresuma Batuko hiriburuko raveetan eta underground eszenan.
Kolektiboa osatzen duten artista gazteen obran barrena murgildu gaitu Ainhoa Vitoriak. Besteak beste, Maisiren "123", Venbeeren "messy in heaven" eta coupdekaten "lost in translation" izeneko abestiak entzun ditugu.