Aurtengo Korrika Finlandiako Oulu hirira iritsi da, Ipar Ostrobotnia eskualdeko hiriburura. Botniako Golkoko kostaldean, izotzari eta tenperatura baxuei aurre egin behar izan diete korrikalari ausartek. Oulu Finlandiako bosgarren hiri handiena da.
Erorikoak, haur baten lehen Korrika, korrikaldi hunkigarriak eta kilometro koloretsuak izan dira Korrikaren lehen egunetako une gogoangarrienen artean.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.
Partida 1-1 zihoanean eta Alcarazek sakea zuenean, ehunka erle agertu dira pistan, aireko kameran erlauntza eginez. Bi jokalariak korrika atera dira aldagelara ziztadak saihesteko.
Adineko gizon batek errepidea unerik okerrenean gurutzatu du Irungo (Gipuzkoa) kale batean, baina lekukoa zeramaten bi lagunek tupust egitea saihestu dute.
Gurasoengandik jaso sailean eraiki zuen Txikixo etxea, Ahetzen. Orain etxe hori 'eman' egin du jabeak, etxebizitza sozialak eta osasun-arretarako gune bat eraiki ditzaten. "Sosa dutenen" aurkako ekintza egin du emazte aheztarrak; "sosa dutenak nagusitzen ari dira, eta kanpora eramanen gaituzte".
27 urterekin zendu diren artista eta pertsona ospetsuen taldea da 27en kluba. 70eko hamarkadan adin horrekin hil ziren hainbat artistek piztu zuten mitoa.
Techno alemaniarraren ikonoetako bat da Berghain aretoa. Sartzea oso zaila da eta datu gutxi daude barruan gertatzen denaz. Alai Ormazabalek kontatu digu “B Aldea”n.
Abeltzainek modu tradizionalean egiten zuten lehen; gaur egun, ordea, makinen bidez egiten da. Duela 35 urte sortutako Anka enpresa nafarra erreferente da nazioartean, eta mundu osora esportatzen ditu behiei apatxak mozteko makinak.
Japonian bizi da Iñigo Zulaika Realzalea familiarekin, eta, "Biba Zuek!" saioan azaldu duenez, zuzenean jarraituko du Mallorcaren aurkako partida Tokiotik 03:30etik aurrera. Reala Nippon peñako kidea da, japoniar batek sortutakoa. Take Kubo Realean dagoenetik kide gehiago ditu peñak.
Biodibertsitatearen garrantziaz aritu da Roberto Colino Galdameseko Artesoro baserritik. Bertako "baratze berezia" erakutsi digu, lur azpian dagoena, alegia. Azaldu digunez, Zizareak, ehunzangoak, erleak, liztorrak eta bestelako intsektu eta zomorroek lurra lantzen laguntzen dute.
Getxoko Udalak babesa erakutsi dio Martin lehiakide herrikideari. Saioaren historian, beste bi euskal herritar iritsi dira azken fasera: Ainhoa Cantalapiedra galdakaotarra eta Amaia Romero.
Asteak nazioarteko berri freskoak ekarri ditu. Shakirak disko berria iragarri du, Ana Mena meme bihurtu da eta Peso Pluma et Nicki Nicoleren arteko bikote harremanaren bukaera bizi izan dugu, sare sozialetatik atera gabe.
Gari Garmendia Intxausti pisu jaurtitzailea elkarrizketatuko dute aste honetako "Helmuga" saioan. Orain arte egindako bideaz hitz egingo du, besteak beste, Lurdes Intxausti amarekin batera.
Taylor Swiftek bere hurrengo diskoaren kaleratze data iragarri du sari banaketan, zaleen harridurarako. Apirilaren 19an, ‘The Tortured Poets Department’ izeneko albuma argitaratuko du.
Saria jasotzen den zulotik sartu zen makinaren barrura hiru urteko mutikoa Queenslanden. Polizia-agenteek kristala haustea erabaki zuten haurra atera ahal izateko.
Carlo Boukhalfa (St. Pauli) eta Christos Tzolis (Fortuna Düsseldorf) jokalariek Panenka erara egindako jaurtiketekin sartu dituzte golak, penaltietan. Fortuna Düsseldorf Alemaniako Kopako finalaurrekoetarako sailkatu da.
Atzerrira bidaiatzean bertako kulturaz jabetzea du helburu "Benetako izenak" proiektuak. Ibai Etxezarragak eta Lur Uribarrenek diotenez, euskal kulturarekiko eskatzen dugun begirunea atzerrira bidaiatzean eskaintzea du helburu. 'Imja Tse' liburua atera dute Nepalerako bidaian oinarrituta.
Dantzarekiko zaletasunak eraman zuen Judith Rivas matematikaria euskal dantzen eta matematikaren arteko lotura ikertzera. Dioenez, badaude loturak elkarren artean hain ezberdinak diruditen bi esparruon artean, eta dantza motaren arabera matematika ezberdinak daude.
Ontzia 364,75 metro luze da, eta 10.000 pertsona eraman ditzake. Zazpi igerileku ditu, 20 pisu, izotz gaineko patinaje pista bat eta 40 taberna eta jatetxe baino gehiago.
Bidaiari ondarroarrak kontatu digunez, 193 + 2 herrialdetan (azken horiek, Palestina eta Batikanoa) izana da. Bera da hori lortu duen lehen euskalduna.
Gogoan al duzue Bilboko Plaza Barrira igande goizetan kromoak aldatzera joaten ginen sasoia? Bilduma osatzeko, beharrezkoa zen handik igarotzea. Kromorik arrakastatsuenak futbolekoak ziren, baita gaur egun ere.
Pantaila handian, Christopher Nolanen ‘Oppenheimer’ nagusitu da, bost sarirekin. Musika garaikurretan, Billie Eilish eta Finneasek eraman dute abesti original onenaren saria, ‘Barbie’ filmarentzat sortutako “What Was I Made For?” abestiarengatik.