X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika eta zinema

Kinki kultura: marjinalitatea, El Vaquilla, Las Grecas eta bandolero garaikideak

Zinemaren baitan sortutako kinki generoa izan du hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.

  • Juan José Moreno Cuesta, 'El Vaquilla'

    Juan José Moreno Cuesta, 'El Vaquilla'. Argazkia: El Vaquilla

    19:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kinki kultura eta zine kinkiaren musika izan ditu hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.

70eko hamarkada bukaera eta 80ko hamarkada hasieran nagusitu zen kinki generoa, Madril eta Bartzelonako auzo periferikoetako giroa islatzeko asmoz. Marjinalitatea da kinki generoaren ardatz nagusia, gai aldetik zein metodo aldetik. Izan ere, filmetan agertzen ziren protagonistetako asko ez ziren aktore profesionalak, auzoetan bizi ziren pertsonak baino.

Generoaren baitan, bi zuzendarik izan zuten ospe nabarmena espainiar Estatuan: Jose Antonio de la Loma eta Eloy de la Iglesia. Lehenak zuzendu zuen "Yo, el Vaquilla", kinki zinemaren historiako mugarrietako bat. Bartzelonako auzo batean jaiotako egiazko "bandolero" baten bizipenak kontatzen ditu filmak, aipatutako narratiba eta estetika marjinalari eutsita.

Mugimenduaren errepasoa egiteko, Las Grecasen "Te estoy amando locamente", El Coletaren "Nanaina" eta Rosalíaren "Si me das a elegir" abestiaren bertsioa ekarri dizkigu Kattalinek.