Dida!

Dida!

Dida!

Inimissimi galdeketa

Nolakoa da Fermin Muguruza lagunartean?

Fermin Muguruzak Adarra Saria jasoko du bihar Donostian, baina aurretik 'Dida' saioan izan da abeslari irundarra, Jon Gotzonen galdeketari eantzuteko.

  • 10:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bihar jasoko duen Adarra Sariari buruz mintzatu da gaur Fermin Muguruza 'Dida' saioan, baina, horretaz gain, "Intimissimi" galdeketa erantzutera ere ausartu da Muguruzak hortxe aitortu du Amaia Apaolazaren omenez emandako kontzertua izan dela bizitzako emanaldi hunkigarrienetakoa, baita azkenaldian trap musikak harrapatu duela ere. "Inoiz entzun dudan estilorik urrunena da, baina pixkanaka trap musikara gerturatzen ari naiz", esan du.

Musika aparte, gai "intimoagoak" ere izan ditu hizpide, eta hitzordu erromantiko batean irribarrea sekula galdu behar ez dela adierazi du. Beldurrei buruz galdetuta, nabarmendu du itsaso zakarrak ikara ematen diola, eta agerian utzi du barnealdekoa dela, bero handia egiten duen egun batean hondartza ez lukeela zapalduko esan baitu.

Bukatzeko, argi utzi du lehendakari balitz Euskal Herria independentea izango litzatekeela.