Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Fermin Muguruzak jasoko du 2017ko Adarra Saria ekainaren 21ean

Musika

Ekainaren 21ean

Fermin Muguruzak jasoko du 2017ko Adarra saria

eitb.eus

2017/04/20

Irundar artistak jasoko du Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak “euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati” ematen dion saria.

  • Muguruzak kontzertua emango du ekainaren 21ean, Victoria Eugenian. Argazkia: Jon Rodriguez.

    Muguruzak kontzertua emango du ekainaren 21ean, Victoria Eugenian. Argazkia: Jon Rodriguez.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Fermin Muguruza irundar musikariak jasoko du Adarra saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak “garrantzi edo eragin bereziko musikari bati” banatzen duten aintzatespena, ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean, Victoria Eugenia Donostiako antzokian eskainiko duen kontzertuaren atarian.

Iñaki Zarata kazetariak, Anjel Valdes musika ekoizle eta argitaratzaileak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako musika teknikariak osatutako epaimahaiak erabaki duenez, Fermin Muguruzak “beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara”.

Ospatzeko, kontzertua

Muguruzak oso kontzertu berezia prestatu du ospakizun honetarako: lehen aldiz, bere errepertorioko kanta ezagunenak abestuko ditu Micaela Chalmeta Big Band - Taller de Músics de Barcelonak lagunduta.

Sarrerek 18 euro balio dute, eta ohiko bideen bitartez erosi ahal izango dira: Donostia Kulturaren webgunea eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra saria. Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza lanari eta jeinuari eman zitzaion; bigarrenean, Ruper Ordorikari; eta Benito Lertxundik eskuratu zuen iaz.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena