Dida!

Dida!

Dida!

OT

Horrela jarraitu zuten Martinen zaleek OTren final handia, Getxon

Jonkas Getxoko Muxikebarrin izan zen, Martinen zaleez inguratuta, finala zuzenean ikusten. "Dida!"n kontatu digu.

  • Naiara, finalean

    Naiara, finalean

    9:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Operación Triunfo'ren final handia izan du hizpide Jonkasek, "Dida!"n.

Martin Urrutia getxoztarra zegoen finalean, eta herrian pantaila erraldoia jarri zuten finalistari babesa emateko.

Bertan izan da Jonkas, bildu ziren zaleen iritziak bildu eta giroa bertatik bertara gozatzeko.

Jon Kastañeda, Muxikebarrin

Jon Kastañeda, Muxikebarrin

Finala hasita, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan izan zen "Dida!"ko kolaboratzailea, sei finalisten emanaldiak ikusten.

JVKEren "Golden Hour" kanta aukeratu zuen Martinek finalerako. Lehiakide gazteak emankizun hunkigarria eskaini zuen arren, ez zuen lortu publikoaren babesa. Izan ere, seigarren egin zuen finalean.

Martinen aurretik, Lucas da bosgarren finalista, Juanjok laugarren postua eskuratu zuen, Ruslanak hirugarrena, Paul Thin bigarrenak eta Naiarak eraman zuen aurtengo sari nagusia.

Naiara, irabazle

Juanjorekin batera, zaragozar artista izan da OTren edizio honetan kaleratzeko proposatu ez duten lehiakide bakarra.

Lehiakideak saioan zehar izandako ibilbidea lineala izan da, baita akatsik gabekoa ere. Finalerako, Mónica Naranjoren "Sobreviviré" klasikoa aukeratu zuen, sekulako erakustaldia eskainiz.