X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

'Urkullu Challenge'

'Gaztea Box' saioak lortu du erronka: Urkulluk 'Aldapan gora' esan du!

A.I.

Urte bukaerako mezuan 'Aldapan gora' esateko erronka luzatu zioten Iñigo Urkullu lehendakariari 'Gaztea Box' programan, eta eskutitza bidali zioten gainera, eskaera serioa egite aldera.

0:11

'Gaztea Box' programak 'Urkullu Challenge' delakoa lortu du! Urte bukaerako mezuan 'Aldapan gora' esateko erronka luzatu zioten Iñigo Urkullu lehendakariari Joseina Etxeberriak, Ibon Fernandezek eta Ainhoa Etxebarriak, eta esan egin du!

Eskutitz baten bidez, Huntza taldearen kanta ezagunaren izenburua gaur bertan eskaini den mezuan sartzeko eskaera egin zioten 'Gaztea Box' saioko lankideek, entzule baten proposamenari kasu egin ondoren.

Izan ere, Bilbon sortutako taldea eta euren arrakasta izan dira urteko sentsazioa Gaztean: 'Top Gaztea'ren zerrendaburu izaten jarraitzen dute, eta urteko eduki ikusienen eta entzunenen artean dago abestia. Kasu honetan, 2016ko audio entzunena izan da talde gipuzkoarrak 'Gaztea Box'en egindako 'Aldapan gora' kantaren aurkezpena. Udazkeneko eta neguko lana izan den 'Aldapan Gora' zuzenean jo zuten estudioan Huntza taldeko neskek gainera.

Urkullu ere, 'Aldapan gora', EiTBn

Euskal Irrati Telebistak Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua eman du gaur, larunbata, abenduak 31. Emisioa ETBko bi kateetan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en egin da.

14:00etan, 'Gaur Egun' albistegiaren baitan eskaini da euskarazko bertsioa ETB1en eta eitb.eus-en, eta ordu berean zabaldu da baita ere Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.