Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zabalgana auzoan

HIRU3 Euskal Eskola Publikoaren Jaian egongo da igandean, Gasteizen

Igandean Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da, eta EiTB han izango da. HIRU3 dantza! ekitaldia eta Gorritxo zein 3TXULOko pertsonaien irudiarekin argazkia ateratzeko aukera egongo da bertan.

HIRU3 gunea atonduko dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaian igandean, ekainaren 4an, Gasteizen. Hainbat ekitaldi izango dira gaztetxoenen gozagarri eta, zehazki, Zabalgana auzoan egongo da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen. Gainera, Gorritxorekin zein ?3txulo? saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango duzue. Halaber, 11:30ean, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahalko dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila edukiko dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Euskal Eskola Publikoaren Jaian ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

?Josi ta josi? da Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren leloa. Horrekin, zera adierazi nahi da, aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela. Irudiak ere ideia horixe erakusten du, kolore desberdinetako piezak gainjarriz, oinarrizko irudi horien aberastasuna eta aniztasuna barne hartzen duten pieza berriak sortuz.