Albisteak

Berriz ere, bakarka

Richard Ashcroftek lan berria aterako du martxoan

Garazi Urdanpilleta

The Verve taldea berriz desegin ostean, talde berria alboan hartuta dator musikari britainiarra. Martxoaren amaieran kaleratuko du lan berria eta Redemption da behin-behineko izenburua.

Richard Ashcroftek bakarkako bideari heldu dio berriz ere. The Verve taldea berriz desegin ondoren, martxoaren amaierarako iragarri du disko berria artista britainiarrak. Redemption da lan berriari jarri dion behin-behineko izenburua.

Kantari eta musikari ingelesak talde berria hartu du alboan bere ibilbidearen aro berrirako:&' || 'nbsp;United Nations Of Sound.

Lan berria osatzeko, Ashcroftek NO ID ekoizlearekin egin du lan, Jay Zen hainbat singlen ekoizle izandakoarekin. Nahasketak, berriz, bere ohiko kolaboratzaile Chris Potter ari da egiten.