Albisteak

Tendentziak-Oinetakoak

Cowboy boten itzulera

Luzia Zugadi

Edozerekin konbinatuta ikusiko dira, udaberritik aurrera, cowboy estiloko botak: soineko labur nahiz luzeekin, galtza estuekin, legginekin nahiz minigonekin.

Udaberria gerturatzen ari den heinean, tendentzia berriak ari dira sortzen modaren munduan eta Gazteak martxotik aurrera eramango diren jantzi eta osagarrien berri eman nahi dizue.

Merkealdiak amaitu bezain pronto, udaberri-udako jantziak iritsiko dira dendetara eta sasoi horretan indartsu helduko den tendentzietako bat cowboy estiloko botak izango dira.

Gaur egun modak ez du mugarik, neguan maiz sandaliak ikusten baititugu modako saltokietako erakuslehioetan eta udan, berriz, botak nagusitzen baitira denda askotan.

Zerekin jantzi cowboy botak?

Botinak edozein jantzirekin eraman daitezke; soineko labur nahiz luzeekin, galtza estuekin, legginekin nahiz minigonekin.
Beraz, udaberrian moda-modan egon nahi baduzu, ez ahaztu cowboy botak erostea.