Albisteak
Maiatzean
Marlangok Bilbon aurkeztuko du zuzenean lan berria
Garazi Urdanpilleta
Martxoaren 2an kaleratuko duen Life in the treehouse lana aurkeztuko du hirukoak Arriagan maiatzaren 27an. Nabarmentzekoa da, halaber, Rufus Wainwrightek hartuko duela parte disko berrian.
Marlangok martxoaren 2an kaleratuko du estudioko lan berria: Life in the treehouse. Disko berria zuzenean aurkezteko birari martxoan ekingo dio hirukoteak eta, oraingoz lotuta dituzten hitzorduen artean, bakarra daukate Euskal&' || 'nbsp;Herrian: maiatzaren 27an Bilbon, Arriaga antzokian.
Kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude BBK sarean, 8 eta 36 euro arteko salneurrian.
Leonor Watlingek eta bere mutilek gauzak lasai hartu dituzte disko berria prestatzeko eta kolaborazio bikainak lortu dituzte. Nabarmentzekoa da Rufus Wainwright artista estatubatuar handiaren ahotsa entzun ahal izango dugula abestietako batean. Gainera, Suso Sainz izan dute "gidari espirituala" (Watlingen hitzetan), Jorge Drexlerrek gitarra jo du kantu batean eta, gainera, Ben eta Leo Sidranen kolaborazioa ere izan dute.&' || 'nbsp;
Life in the treehouse diskoko kanturen bat heltzeko zain geldituko gara.