Albisteak

Proiektu paraleloa

Nick Jonasek bere anaiak gabe aterako duen lana, otsailaren 9rako

Garazi Urdanpilleta

Jonastarretan gazteenak, The Administration taldearekin batera, lehen diskoa aterako du: Who I Am.

Nick Jonas &' || 'amp; The administration dauka izena Jonas anaietan gazteenak Joe eta Kevin gabe osatu duen proiektu paraleloak eta otsailaren 9an aterako du lehen diskoa. Who I Am. Bere anaiak alboan izan gabe zerbait badela erakutsi nahi du Nickek.

Diskoan hamar abesti berri bilduko ditu musikari gazteak eta politikarekiko daukan interesa adierazteko erabiliko du bere proiektu paraleloa, gai helduagoei heltzeko alegia. AEBetako presidentetzako ikurrak erabili ditu abestietan baina, halere, ez omen da disko erabat "politikoa", "gizakien bihotza goberna ezinaren azterketa" baizik, rock melodikoaz eta soulaz apainduta.

Hiru formatutan argitaratuko da lana: CD soila, CD+DVDa eta disko digitala.

Hauxe da kantu-zerrenda:

[CDa]
1."Rose Garden"
2."Who I Am" (lehen singlea)
3."Olive &' || 'amp; An Arrow"
4."Conspiracy Theory"
5."In The End"
6."Last Time Around"
7."Tonight 8. State Of Emergency"
9."Vesper''s Goodbye"
10."Stronger (Back On The Ground)"

DVDan, gainera, Los Angelesko Capitol Rocordsen grabatutako diskoko 8 abestiren zuzeneko moldaketetako irudiak topatuko ditugu.