Albisteak

"Sticky & Sweet Tour"

Madonnak zuzeneko DVDa kaleratuko du martxoaren 30ean

Garazi Urdanpilleta

Artistak Buenos Airesen emandako lau kontzertuetan grabatutako irudiak ikusiko ditugu DVD berri horretan.

Madonnaren "Sticky &' || 'amp; Sweet" historian diru gehien bildu duen bira da. Gogoan izateko moduko 50 kontzertu eman zituen artistak 2008ko abuztuan Cardiffen (Gales) hasi eta 2009ko irailaren 1ean Tel Aviven (Israel) amaitu zuen biran eta zaleek behar bezala jasota izan dezaten, DVDa bilduko du ikuskizun horien funtsa Poparen Erreginak.

Buenos Airesen (Argentina) emandako lau kontzertuetan grabatutako irudiekin osatutako DVDa martxoaren 30ean helduko zaigu. Hard Candy diskoko kantuak izan ziren nagusi emanaldi horietan baina Madonnaren ibilbideko arrakasta nagusiak ere entzun ahal izan ziren: "Like a prayer", "Into the Groove", "Vogue", eta "Don''t cry for me Argentina".

"Sticky &' || 'amp;&' || 'nbsp;Sweet" birako 50 kontzertuek 3,5 milioi pertsona batu zituzten mundu osoan eta, orain, gainontzeko guztiek izango dute emanaldi horiez etxean gozatzeko aukera. Madonna Jean Paul Gaultier, Arianne Phillips eta Givenchy diseinatzaileen jantziak soinean zituela agertoki ikusgarrian dantzatzen ikusi ahal izango dute, adinaren ajerik gabe, 50 urteak gainditu baditu ere. Garai txarra igarotzen ari zen, gainera, Guy Ritchierengandik orduan banadu baitzen. baina Ez zaio tristezia izpirik nabari energiaz beteriko Poparen Erreginari.

Martxoaren 30etik aurrera izango dugu ikusgai.