Albisteak
Tendentziak
Arropa inteligentea, janzteko modu berri bat
Luzia Zugadi
Teknologia eta diseinua eskutik helduta datoz azken tendentzietara egokitutako arropa berrietan. Adi Laura Moratak diseinatutako jantziei.
Orain arte moda estetika kontua zen, baina, gaur egun inteligentziarekin ere lotuta dago. Animoa piztu eta estresa baretzen duten arropak edota gorputzeko tenperatura mantendu nahiz eltxoak uxatzen dituzten jantziek janzteko modu berri bat sortu dute. Teknologia eta diseinua eskutik helduta datoz azken tendentzietara egokitutako arropa berri hauetan.
Teknologiari esker, arropa pertsonalizatzeko aukera ematen dute diseinatzaile askok. Laura Morata diseinatzaileak adibidez, usaimenaren zentzumenean oinarrituta, usain gozoak botatzen dituzten eta lasaitzeko balio duten jantziak diseinatu ditu.
Bestalde, Madre Mia del Amor Hermoso markak orbanen kontrako jantziak merkaturatu ditu. Edozein likidok zikindutako arropa zatia momentuan garbitzeko gai dira arropa hauek.
Horrez gain, estresaren kontrako jantziak ere diseinatu ditu aurretik aipatutako diseinatzaileak.