Albisteak
Tendentziak
Ilerako, zein kolore dago modan?
Luzia Zugadi
2010ean nagusituko den kolorea ilehori oxigenatua izango da. Halere, badira modan egongo diren beste tonu batzuk ere.
2010ean moda-modan egongo diren orrazkeren errepasoa egin ostean, zeintzuk kolore eramango diren aztertuko dugu.
Ilehori oxigenatuak tendentzia sortuko du. Ilearen osasunerako kolore komenigarriena ez den arren, ilehori zurixka nonahi ikusiko dugu. Batez ere, orrazkera ausartekin egokitzen da kolore hau, baina, adats luzeetan ere ongi geratzen da.
Halere, ilehori oxigenatua ez da mundu guztiarentzat aproposa, horregatik, aurpegiera ilunagoak dituzten pertsonek urre-kolorearen alde egin dezakete. Naturalagoa da eta aurpegiera gozotzen du.
Ilegorria ere kolore esklusiboa izango da. Kolore ausarta den arren, jende askori ongi geratzen zaion tonu bat ere bada eta 2010ean emakume askoren adatsetan nagusituko da.