Albisteak

Madrilen

Alicia Keys: arrakasta antzokiaren barruan, istiluak kanpoan

Garazi Urdanpilleta

New Yorkeko kantaria Erret Antzokian aritu zen zuzenean eta bertan bildu zituen 1.700 pertsonak hunkitu bazituen ere, 200 pertsona kanpoan gelditu ziren eta Poliziak esku hartu behar izan zuen.

R&' || 'amp;B, souk eta pop doinuek hartu zuten atzo Madrilgo Erret Antzokia, Alicia Keysek bertan emandako kontzertuarekin. New Yorkeko kantariak The element of freedom&' || 'nbsp; disko berriko kantuak aurkeztu zituen bertan, 1.700 pertsonaren aurrean.

Ikusmira handia zen eta eserlekuak oso mugatuta zeuden. Horregatik, jende andana bildu zen antzokiaren inguruan, sarrera bat eskuratzeko irrikaz. Barrura sartzea lortu zuten pertsonek gozatu ederra hartu zuten baina, kanpoan, zalaparta etaistiluak izan ziren nagusi. 200 bat pertsona gelditu ziren sarrerarik gabe eta antzokiaren atarian aritu ziren etengabe protestan. Egoera gero etagehiago joan zen okertzen eta, azkenean, udaltzainek esku hartu beharizan zuten, giroa apur bat lasaitu nahian.

Sartzea lortu zuten zorioneko 1.700 pertsonen artean, aurpegi ezagun ugari izan zen. Real Madrid futbol taldeko jokalari asko zegoen bertan, esaterako. Han izan ziren Raúl, Iker Casillas, Kaká, Sergio Ramos eta Cristiano Ronaldo.

Kontzertua hunkigarria eta indartsua izan zen, baina, hori bai, oso laburra. Keys diva bat da eta, diva guztiek bezala, berandu egin zuen agerraldia taula gainean. Ordu erdiko atzerapenarekin hasi, eta 50 minutuz baino ez zen aritu zuzenean kantari estatubatuarra. 10 abesti bakarrik jo zituen bere ahots bikainarekin baina bakoitzarekin txalo zaparrada lortu zuen. &' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

Galtza beltzak eta zilar koloreko lentejuelazko soinekoa jantzita agertu zen 28 urteko musikaria. Bere taldearen laguntza musikala bazeukan ere, bere ahots indartsua izan zen nagusi kontzertuan. Alejandro Sanzen parte-hartzea ere izan zuen, Madrilgo kantariaren disko berrirako elkarrekin abestu zuten "Looking for paradise" taularatu baitzuten.

Alicia Keys zuzenean ikusteko gogoz gelditu zirenek Bartzelonan izango dute hurrengo aukera: ekainaren 2an Palau Sant&' || 'nbsp;Jordin.