Albisteak

Tendentziak-Moda

Jennifer Aniston, Urrezko Globoetako aktore dotoreena

Luzia Zugadi

Brad Pitten emazte ohiak eraman zuen eskote asimetrikodun soinekoak sekula arrakasta izan du moda adituen artean.

Igande gauean glamourrez bete zen Los Angeleseko Beverly Hilton hotela. Hollywoodeko izarrek alfonbra gorria zeharkatu zuten, kolorez betetako moda-modako jantziekin. Zalantzarik gabe emakumeak izan ziren arreta gehien piztu zutenak eta horien artean nabarmenena Jennifer Aniston.

Nicole Kidmanek, Cherrek eta Calista Flockhartek ere soineko dotoreak erakutsi zituzten. Beste askok ohiko koloreetara jo eta zurizko nahiz beltzezko jantzi ziren, gehiegirik nabarmendu gabe. Arrosa kolorea ere ikusi zen, baita lila eta morea ere.

Jantzi dotoreenak

Diane Kruger eta Sandra Bullock aktoreak izan ziren kolore bizienak hautatu zituztenak. Jennifer Aniston, berriz, beltzezko azaldu zen, sinple baina dotore. Eskote asimetrikodun Valentino diseinatzailearen soineko bat aukeratu zuen Brad Pitten emazte ohiak eta badirudi moda adituen artean arrakasta izan zuela, emakume dotoreena izan zela adierazi baitute aldizkari askok.