Albisteak
Tendentziak
Gaur egungo modaren trikimailuak
Luzia Zugadi
Tendentziak aldatzen doazen heinean bakoitzak bere armairuko jantziak ere aldatzen ditu eta askotan ez da erraza izaten tendentzia berrienak norbere gorputzarekin bat doazen ala ez jakitea.
Lirainago egoteko asmoz, neskek ongi asko aukeratzen dituzte hobekien geratzen zaizkien jantziak eta koloreak. Trikimailu horiek ohikoak dira modaren munduan, halere, tendentziak aldatzen doazen heinean bakoitzak bere armairuko jantziak ere aldatzen ditu eta askotan ez da erraza izaten tendentzia berrienak norbere gorputzarekin bat doazen ala ez jakitea.
2010erako datozen tendentziak kontutan izanda, garrantzitsua da ondorengo zerrenda aztertu eta gorputz mota bakoitzak zer eraman dezakeen ikustea:
-Jokatu bolumenekin: jantzi zabalena disimulatu nahi den gorputz atalean eraman behar da. Galtza estuekin, adibidez, jertse oso handiak ikusiko dira eta, alderantziz, gona zabalekin kamiseta estuak ikusiko dira.
-Neguan kontuz izan behar da aukeratzen den berokiarekin. Kilo batzuk soberan dituzten neskek puntuzko jakak eta lumazko berokiak saihestu behar dituzte.
-Garrantzitsua da gorpuzkera konpentsatzen duten luzera ezberdineko arropak hautatzea: Gorputz-enborra laburtzeko, azken kapa gerrialdean bukatu behar da, baina, luzatu nahi bada, belaunen azpira arte iritsi beharko da arropa. Look pertsonalizatuagoa izateko, tela arinak eta jausiak hautatu behar dira.
-Takoiak oso altuak nahiz oso-oso baxuak ikusiko dira: Argalagoa eta altuagoa eman nahi duten neskek takoi altuak jantzi beharko dituzte. Erosotasuna bilatzen dutenek, aldiz, takoi laukia duten oinetakoak erabili beharko dituzte.
-Lepo luzeak dotoretasuna islatzen du: Efektu hori lortzeko, V formadun eskoteak erabili behar dira eta koilare luzeak hautatu beharrean zintzilikari laburrak aukeratu behar dira. Zapi luzeak ere modan egongo dira eta lazoak, sorbaldakoak eta lepo altuak alde batera utzi behar dira.