Albisteak

Moda azoka

Heldu da Berlinera "Bread & Butter" azoka

EiTB

Talentu berriak eta marka ezagunen azken diseinuak ikusteko aukera paregabea egongo da gaurtik ostiralera bitartean.

Iaz Bartzelonan ospatu zen Bread &' || 'amp; Butter moda azoka aurten Berlinen izango da urtarrilaren 20tik 22ra bitartean. Hiru egun horietan, merkatuko markarik modernoenek euren bilduma berriak erakutsiko dituzte. Talentu berriak eta marka ezagunen azken diseinuak ikusteko aukera paregabea da. Horien artean Calvin Klein, Diesel, Custo, Fred Perry, Gas, Gant, G-Star, Guess, Levis, Lee, Lacoste, Miss Sixty, Moschino eta Ralph Lauren daude, besteak beste.

2010eko edizioa Platz Der Luftbrücken ospatuko da, lehen aireportua izandako Berlin-tempelhof gunean. Azokak alde desberdinak izango ditu: Sport&' || 'amp; Street, Street Fashion, Fashiion Now, Style Society, Denim Base, Urban Superior Women , Urban Superior Men eta Labels of Common Kin.