Albisteak

Luxuzko telefonoa

Versace luxuzko mugikor bat diseinatzen ari da

EiTB

Mugikorra udaberrian kaleratuko da baina aurretik, erakusketa pribatu batean erakutsiko dute.

Versacek luxuzko telefono mugikor bat aterako du udaberrian. Hilabete honetan Parisen egingo den Goi Mailako Joskintzaren astean mugikorra erakutsiko du erakusketa pribatu batean. Oraindik ez da ezagutzen mugikorrak izango duen prezioa.

Versace jada, bitxigintzan, erlojugintzan eta barruko diseinuan aritu izan da. Oraingoan, ModeLabs Group taldearekin lizentzia hitzarmen bat sinatu du telefonoaren diseinua, manufaktura eta banaketa egiteko.

Aurretik, Samsung enpresarentzat E500 Versus telefonoa diseinatu zuen. Giorgio Armani ere alor honetan ibili izan da, urrian mugikor berria kaleratu baitzuen 700eurotan eta Pradak ere telefono bat izan zuen.

Luxuzko mugikorren artean, 4.00 euro balio dituen Motorola Aura Diamond telefonoa nabarmentzen da. 18 kilateko urrez eztalita dago eta gainera 30 diamante ditu.