Albisteak
Ekainaren 4an
Bon Jovi, Madrilgo Rock In Riorako iragarri duten lehen izarra
Garazi Urdanpilleta
Talde estatubatuarra Circle diskoa aurkezten izango da Arganda del Reyko Rockaren Hirian ekaineko lehen bi asteburuetan egingo den jaialdian.
Bon Jovi da 2010eko Madrilgo Rock In Rio jaialdirako iragarri duten lehen izarra. New Jerseyko taldea ekainaren 4an arituko da Arganda del Reyko Rockaren Hirian eta, egun horretan, Escenario Mundo agertokiko emanaldiak itxiko ditu Jon Bon Joviren taldearen kontzertuak.
Madrilgo Rock In Rio jaialdia lehenago izango da aurten: ekaineko lehen bi asteburuetan. Iaz egin zen estraineko aldiz eta, izandako arrakasta ikusita, aurten ere maila horri eutsi nahi diote antolatzaileek.
Bon Jovi Circle disko berria zuzenean aurkezteko bira prestatzen ari da egunotan. Otsailetik aurrera, 30 herrialdetan emango dituzte kontzertuak. 80ko hamarkadan ezagun egin zen talde estatubatuarra rockaren ikono bihurtu da mundu osoan eta 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu, 11 urrezko disko eta platinozko 33 lortu ditu ibilbide osoan.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;
Madrilgo Rock in Rio iaz antolatu zuten lehen aldiz. Arganda del Reyn Rrockaren Hiria eraiki zuten horretarako eta, bertan, 290.000 bildu ziren musiakz gozatzeko, 200 mila metro koadrotan. Hainbat gunetan banatuta egongo da Rockaren Hiria: Escenario&' || 'nbsp;Mundo, musika talde nagusien agertokia; Sunset, esperimentaziora bideratuko duten eremua; eta Elektronika, nazioartean gehien nabarmentzen diren DJen saioez gozatzeko espazioa. Gainera, modak bere lekua izango du, tirolinak, haurrentzako guneak, erosketak egiteko lekuak, parkeak iturriak... Gozatzeko modu ugari eskainiko ditu Hiriak.
Madrilgo Rock In Rio jaialdirako sarrerak otsailaren 23tik aurrera izango dira eskuragarri El Corte Inglesen.