Albisteak
Bilbon eta Donostian
Jadd eta Dusty DJak, hurrengo Global Funk festetako gonbidatuak
Garaziz Urdanpilleta
DJ Arkak eta DJ Makalak zazpi festa antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.
Urtarrileko, otsaileko eta martxoko Global Funk festen berri eman dute Ark eta Makala DJek. Gazteako DJ ezagunek antolatu ohi dituzten festak berriz ere martxan dira urte berriarekin batera eta Bilbon eta Donostian egingo dira udaberrira arte antolatu dituzten zazpi festak.
Jadd madrildarra eta Municheko Dusty DJ izango dira hurrengo festetako gonbidatu nagusiak.
Jadd 80ko hamarkadaren erdialdetik dago presente Madrilgo musika beltzeko zirkuituetan. Madrilgo klub ezagunenetakoetan egin du lan: Siroco Soul Club (90-95), Kathmandu Jazzin Club (95-08), Marula café (2003. urtetik), eta, horrez gain, sustatzaile gisa ere aritu da Soul Cellar, Funky People, Soul Cargo eta Blackout klubetan.
Dusty DJ, berriz, Municheko Jazz &' || 'amp; Milk diskoetxeko sortzaileetako bat da. Hainbat klub ezagunetan aritu izan da gazte-gaztetatik eta funka, jazza, triphopa, breakbeata eta drumandbassa uztartzen maisua da.
Hauxe da datozen Global Funk partyen egutegia:
Urtarrilak 29 23:00 Le Bukowski DONOSTIA
Global Funk Party: Jadd &' || 'amp; Makala DJak
Urtarrilak 30 23:00 Bullitt Groove Club BILBO
Global Funk Party: Jadd &' || 'amp; Arka djs
Otsailak 19 23:00 Le Bukowski DONOSTIA
Global Funk Party: Adrian Fever + Makala DJak
Otsailak 27 23:45 Black Fever - Santana 27 BILBO
Global Funk Party: Makala + Arka DJak
Martxoak 2 23:00 Be Bop DONOSTIA
Global Funk Party: Dusty dj (Munich)
Martxoak 5 23:00 Le Bukowski DONOSTIA
Global Funk Party: Dusty &' || 'amp; Makala DJak
Martxoak 6 23:00 Kafe Antzokia BILBO
Global Funk Party: Dusty, Arka &' || 'amp; Makala DJak