Albisteak
Steven Tylerren ordez
Aerosmith, kantari bila
Garazi Urdanpilleta
Joe Perry Twitter bidez iragarri du "lanean jarduteko kantari berri baten bila ari direla".
Aerosmith taldea kantari berri baten bila dabil. Azken hilabeteteetan gorabehera ugari izan ditu talde estatubatuarrak eta Steven Tyler kantaria eta Joe Perry gitarrista, taldearen arima izan den bikotea, haserretuta daudela mundu osoak daki.
"Biki toxiko" gisa izendatzen zuten bikotea, azken 40 urtetan musikagile bikote gisa aritu baitira lanean. Baina haserreak ere bnabarmenak izan dira. Mick Jagerrekin eta Keith Richardsekin alderatu izan dituzte 61 urteko kantaria eta 59 urteko gitarrista. Tylerrek berriki esan zuen bere bakarkako ibilbidea landu nahi duela, iraganean ere saiatu izan baita horretan, baina arrakastarik gabe.&' || 'nbsp;
Duela zenbait hilabete Perryk esan zuen Tylerrek taldea utzi zuela, baina azken horrek gezurtatu egin zuen hori eta gitarrista ematen ari zen kontzertu batean agertoki gainera igo zen hori oihukatzera. Dena den, gitarrsitak esan du kantariak duela hamar urtetik hona uko egiten diola berekin kanturik idazteari eta deitzen ahalegindu denean, hark eskegi egin izan diola telefonoa.
Harrigarria badirudi ere, talde estatubatuarra, haserreak gorabehera, kontzertuak emateko gai izan da baina, Tyler agertokitik erori zenean eta sorbalda apurtu zuenean, bertan behera utzi behar zian zuetn bira. Taldekide bakar batek ere ez zion lagundu erietxera.
Orain, gainera, errehabilitazio zentro batean da kantaria. Etabere taldekideak, berriz, kantari berria fitxatu nahian dabiltza.
Ea nola erantzuten dion horri Tylerrek. Kulebroiak aurrera jarraituko du.