Albisteak

Tendentziak

Ibañez eta Yosigo diseinatzaileak, Loreak Mendianekin elkarlanean

Luzia Zugadi

Udarako marka euskaldun honek prestatu duen bilduman parte hartu dute bi diseinatzaileek.

Victor Serna eta Xabi Zirikiain Loreak Mendian euskal markaren sortzaileak, diseinatzaile ospetsuekin elkarlanean dabiltza datorren udarako aurkeztuko duten jantzien bilduma berria prestatzeko.

Oraingoan Sergio Ibañez diseinatzaile katalanak parte hartuko du bilduma berriaren diseinuetan. Ibañezek ibilbide luzea egin du modaren munduan. Marie Claire aldizkariko zuzendaria izan zen, baita Razzmatazz aretoko irudi grafikoaren arduraduna ere eta beste hainbat aldizkaritan ere e,gin izan ditu kolaborazioak.

Euskal arimaren inguruan duen ikuspuntua erakutsi nahi izan du Sergiok bilduma honetan. Baina, Sergio Ibañezek ez ezik, Yosigok ere kolaboratu du udako bilduman. Itsasoa eta hondartza oinarri duten hiru logo sortu ditu azken honek, kamiseta eta kirol-jertseetan irudikatzeko.