Albisteak
Tendentziak
Marradun jantziak modan daude
Luzia Zugadi
Oinetakoetan nahiz arropetan ikusten dira marrak. Batez ere, arraia finak daude modan eta, gehien bat, mutilen jantzietan nagusitzen dira.
Aspalditik datorren tendentzia da, baina, badirudi indartsu jarraituko duela. Marrak modan daude eta modan egoten jarraituko dute. Nonahi ikusiko dira; galtzetan, soinekoetan, oinetakoetan...
Geroz eta gehiago erabiltzen dira marradun arropak nahiz osagarriak. Arraia lodiak nahiz finak, horizontalak, bertikalak nahiz diagonalak, denetarik ikusten da dendetan. Halere, azkenaldian, batez ere, marra finak daude modan eta gehien bat mutilen jantzietan nagusitzen dira.
Gainera, oinetakoetara ere iritsi dira marrak. Botak arraiaz bete dira, baita, bestelako oinetakoak ere. Beraz, argi dago tendentziak askotan errepikatu egiten direla.