Albisteak
Tendentziak-Oinetakoak
Hauek dira J'hayber markak udarako aurkeztu dituen zapatilak
Luzia Zugadi
Kolorez jantzita dator bilduma berria. Guztira zapatilen hamalau modelo ezberdin aurkeztu ditu marka honek.
Kolorez jantzita datoz, 80. hamarkadako moda oinarritzat hartuta, J''hayber markak 2010eko udaberri/udako denboraldirako aurkeztu dituen zapatilak.
Guztira hamalau diseinu ezberdin atera ditu, kirol-zapatilen estiloa galdu gabe eta, aipatu bezala, koloreari protagonismo berezia emanez. Pistatxo koloreko berdea, arrosa, laranja eta fuksia dira, besteak beste, kolore deigarrienak.
70. hamarkadan jaio zen zapatilen markak honek duela urte batzuetako estiloa berreskuratu nahi izan du eta edozein jantziren eramateko modukoak diren oinetako bitxi hauek merkaturatu ditu. Politak dira eta, era berean, modernoak.
Denetan klasikoenak zapatila beltzak dira, baina, beste guztiak nahiko nabarmenak eta erakargarriak dira.