Albisteak

"Payola", zuzenean

Abian da Berri Txarraken biraren bigarren zatia

Garazi Urdanpilleta

Bi hilabeteko atsedenaldiaren ostean, hirukote nafarra asteburu honetan igoko da berri agertoki gainera. Asteburu honetan Mataron (Bartzelona) eta Bermeon arituko dira zuzenean.

Bi hilabeteko atsedenaldiaren ostean, Berri Txarrak taldea asteburu honetan igoko da berriz ere taula gainera. Payola lana zuzenean aurkezteko biraren bigarren zatiari Katalunian ekingo diote ostiralean, Mataron emango duten kontzertuarekin. Larunbatean, berriz, Bermeoko Kafe Antzokian izango da hirukotea Muy Fellini bikote nafarrarekin batera. Kontzertu horretarako sarrera guztiak aspaldi agortu ziren.

Otsailean, berriz, Frantzian eta Suitzan arituko dira Gorka Urbizu,&' || 'nbsp;Aitor Goikoetxea eta David Gonzalez eta, ondoren, bi hitzordu izango dituzte Euskal Herrian: otsailaren 19an Pagolan (Berri Txarrak taldeak Zuberoan sekula emango duen lehen zuzenekoa izango da) eta 20an Elizondon. Otsailaren 26an, berriz, Madrilgo Heineken aretoko taula gainera igoko da hirukotea eta hurrengo egunean, 27an, Ciudad Realen.

Martxoan Atlantikoaren beste aldera joko dute nafarrek. Austingo (Texas, AEB) South By Southwest jaialdi ezagun eta garrantzitsuan parte hartuko du Berri Txarrak taldeak martxoaren 18tik 21era bitartean eta bost kontzertu emango dituzte bertan.

AEBetatik bueltan eta martxoa amaitu aurretik, beste hitzordu bat iango dute gure artean: martxoaren 27an Barakaldoko Rock&' || 'nbsp;Star Live aretoa astinduko du lekunberriko taldeak.

Hauxe da datozen hilabeteetarako daukaten egutegia:

Urtarrilak 29: MATARÓ (Bartzelona) Sala Clap. 22:00
Urtarrilak 30: BERMEO (Bizkaia) Kafe Antzokia. 22:00
Otsailak 5: PARIS (Frantzia) La Java. 22:00
Otsailak 6: PARIS (Frantzia) Goeland TV Live Show. 18:00
Otsailak 10: BASEL (Suitza) Villa Rosenau. 22:00
Otsailak 11:ZÜRICH (Suitza) Kalkbreite. 22:00
Otsailak 12: LAUSANNE (Suitza) TBC. 22:00
Otsailak 13: BERNA (Suitza) Reitschule. 22:00
Otsailak 19:PAGOLA (Zuberoa) Herriko Gela. 22:00
Otsailak 20: ELIZONDO (Nafarroa) Lur. 22:00
Otsailak 26: MADRIL Sala Heineken. 22:00
Otsailak 27: DAIMIEL (Ciudad Real) Brujas Festival (Auditorioa). 22:00
Martxoak 17: AUSTIN, Texas, (AEB)&' || 'nbsp; SOUTH BY SOUTHWEST. 20:00
Martxoak 18: AUSTIN, Texas, (AEB)&' || 'nbsp; SOUTH BY SOUTHWEST. 20:00
Martxoak 19: AUSTIN, Texas, (AEB)&' || 'nbsp; SOUTH BY SOUTHWEST. 20:00
Martxoak 20: AUSTIN, Texas, (AEB)&' || 'nbsp; SOUTH BY SOUTHWEST. 20:00
Martxoak 21: AUSTIN, Texas, (AEB)&' || 'nbsp; SOUTH BY SOUTHWEST. 20:00
Martxoak 27: BARAKALDO (Bizkaia) Rockstar Live. 22:00