Albisteak
Euskal "korazatua" bueltan da
Potemkin taldeak 'Gaueko zaindariak' lana aurkeztuko du ostegunean
Garazi Urdanpilleta
12:00etan Donostiako Udal liburutegiko kriptan egingo du lan berriaren aurkezpena talde oñatiarrak.
Potemkin taldea bueltan dugu. Oñatiko "korazatuak" estudioko bigarren lana prest dauka eta bihar, osteguna, egingo du aurkezpena. 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko kriptan egingo dute Gaueko zaindariak diskoaren aurkezpena.
Kideei dagokienez, aldaketak dakartza boskoteak. Baxu-jotzaileak taldea utzi zuen eta baxuan ezezik, gitarran ere kide berria hartu dute. Tinkotasun eta sendotasun puntu bat gehiago eman omen diote aldaketek Potemkini eta rocka eta energia euren elementuak direla erakustera datoz beste behin ere.
Bihartik aurrera salgai izango da oñatiarren lan berria.