Albisteak

AEBetako musikaren sariak

Beyonce, Grammy sarietako erregina handia

Garazi Urdanpilleta

6 sari eskuratu ditu bart egindako sari-banaketan. Taylor Swift (4), The Black Eyed Peas (3), Kings Of Leon (3) eta Lady Gaga (2) ere behin baino gehiagotan igo dira oholtzara garaikurra jasotzera.

Beyonce Knowles izan da bart Los Angelesen banatu dituzten Grammyetako irabazle nagusia. Une honetan mundu osoko musika-izar garrantzitsuena dela erakutsi du artista polifazetikoak AEBetako Musikaren Sari&' || 'nbsp;Nagusien 52. banaketan, zituen 10 izendapenetatik 6 sari eskuratu baititu: Urteko Kantu Onena, Pop Musikako Emakumezko Interpretazio Onena, R&' || 'amp;B Musikako Emakumezko Interpretazio Onena, R&' || 'amp;B Musikako Interpretazio Tradizional Onena eta R&' || 'amp;B Musikako Disko&' || 'nbsp;Garaikide Onena.

Taylor Swift country artista gazteak eta The Black&' || 'nbsp;Eyed Peas taldeak 3 sari lortu dituzte. Bakarlari estatubatuarrak Disko Onenaren, Country Disko&' || 'nbsp;Onenaren, Country Kantu Onenaren eta Country Musikako&' || 'nbsp;Emakumezko Interpretazio Onenaren sariak garaikurrak irabazi ditu. Fergieren taldeak, berriz, sei izendapen zituen eta hiru sari irabazi ditu: Pop Disko Onena, Taldeko Pop Interpretazio Onena eta Formatu Laburreko Bideo Onena. &' || 'nbsp;

Lady Gaga artista polemikoak bi garaikur eraman ditu etxera: Dance/Elektronika Disko Onena eta Dance Grabazio&' || 'nbsp;Onena. Bestalde, sari prezitatuenetako bat izaten da Urteko&' || 'nbsp;Lan&' || 'nbsp;Onenari ematen zaiona eta aurten&' || 'nbsp;Kings Of Leon taldeak eskuratu du horri dagokion garaikurra. Nashvilleko taldeak, gainera, Rock Kantu Onenaren eta Taldeko Rock Interpretazio Onenaren sariak irabazi ditu.

Los Angeleseko Staples Centerren egindako sari-banaketako unerik hunkigarriena Michael&' || 'nbsp;Jacksonen seme-alabek aitaren Ohorezko Grammya hartu zutenean iritsi zen. Iaz zendutako Poparen Erregeak gain, Leonard Cohen, Loretta Lynn, Bobby Darin, Clark Terry eta Andre Previn musikariek ere eskuratu dute euren ibilbide luze eta oparoa saritzen duen Ohorezko Grammya.

Hona hemen sari nagusien irabazleen zerrenda::

Urteko Lan Onena: Kings Of Leonen Use Somebody.
Urteko Disko Onena: Taylor Swiften Fearless.
Urteko&' || 'nbsp;kantu Onena: Beyonceren "Single Ladies (Put a Ring on It)"
Artista Berri&' || 'nbsp;Onena: Zac Brown Band
Pop Musikako&' || 'nbsp;Gizonezko&' || 'nbsp;Interpretazio Onena: Jason Mraz, "Make It Mine" abestiagatik
Pop Musikako&' || 'nbsp;Emakumezko Interpretazio Onena: Beyonce, "Halo" kantagatik
Pop Disko Onena: The Black Eyed Peasen The E.N.D.
Taldeko Pop Interpretazio Onena: The Black Eyed Peasen "I Gotta Feeling"
Pop Musikako Ahozko Kolaborazio Onena: Jason Mraz eta Colbie Caillat, "Lucky" kantuagatik
Pop Intrumentaleko Interpretazio Onena: Bela Fleck, "Throw Down Your Heart" abestiagatik
Pop Instrumentaleko Disko Onena: Booker T. Jonesen Potato Hole
Dance/Elektronika Disko Onena: Lady Gagaren The Fame
Dance Grabazio&' || 'nbsp;Onena: Lady Gaga, "Pocker Face" kantuagatik
Pop Tradizionaleko Disko&' || 'nbsp;Onena: Michael Bubleren Michael Bublé Meets Madison Square Garden
Bakarkako Rock Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Bruce Springsteenen Workin'' on a Dream
Taldeko Rock Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Kings Of Leon, "Use Somebody" kantuagatik
Hard Rockeko Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: AC/DC, "War Machine" kantuagatik
Metaleko Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Judas Priest, "Dissident Aggressor" abestiagatik
Rock&' || 'nbsp;Instrumentaleko Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Jeff Becken "A Day In The Life"
Rock&' || 'nbsp;Kantu&' || 'nbsp;Onena: Kings Of Leonen "Use Somebody"
Rock&' || 'nbsp;Disko&' || 'nbsp;Onena: Green Dayren 21st Century Breakdown
Musika Alternatiboko Disko&' || 'nbsp;Onena: Phoenixen Wolfgang Amadeus Phoenix
R&' || 'amp;B Musikako Emakumezko Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Beyonce, "Single Ladies (Put a Ring on It)" kantuagatik
R&' || 'amp;B Musikako&' || 'nbsp;Gizonezko Interpretazio Onena: Maxwell, "Pretty Wings" abestiagatik
Taldeko R&' || 'amp;B Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Jamie Foxx eta T-Painen "Blame It"
R&' || 'amp;B Tradizionaleko Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Beyonce, "At Last" kantuagatik
Urban/Alternatibo Interpretazio Onena: India.Arie eta Dobet Gnahore, "Pearls" abestiagatik
R&' || 'amp;B Kantu&' || 'nbsp;Onena: Beyonceren "Single Ladies (Put a Ring on It)"
R&' || 'amp;B Disko&' || 'nbsp;Onena: Maxwellen Blacksummers'' Night
R&' || 'amp;B Musikako Disko&' || 'nbsp;Garaikide Onena: Beyonceren I Am... Sasha Fierce
Rap Musikako Bakarkako Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Jay-Z, "D.O.A (Death of Auto-Tune)" abestiagatik
Rap Musikako&' || 'nbsp;taldeko Interpretazio Onena: Eminem, Dr. Dre eta 50 Cent, "Crack a Bottle" kantuagatik
Rapeko Ahozko Kolaborazio&' || 'nbsp;Onena: Jay-Z, Rihanna eta Kanye West, "Run This Town" abestiagatik
Rap Kantu Onena: Jay-Z, Rihanna eta Kanye West, "Run This Town" abestiagatik
Rap Disko&' || 'nbsp;Onena: Eminemen Relapse
Country Disko&' || 'nbsp;Onena: Taylor Swiften Fearless
Mejor Canción Country: Taylor Swift por "White Horse"
Country Musikako Emakumezko&' || 'nbsp;Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Taylor Swift, "White Horse"&' || 'nbsp;kantuagatik
Country Musikako Gizonezko Interpretazio&' || 'nbsp;Onena: Keith Urban, "Sweet Thing" kantuagatik
Country Musikaoko Ahozko&' || 'nbsp;Interpreatzio Onena: Carrie Underwood eta Randy Travis, "I Told You So" abestiagatik
Folk Garaikideko&' || 'nbsp;Disko Onena: Steve Earleren Townes
Box Set edo Argitalpen&' || 'nbsp;Berezi&' || 'nbsp;Mugatu Onena: Neil Youngen Archives Vol. 1
Urteko&' || 'nbsp;Ekoizle Onena: Brendan O''Brien
Formatu&' || 'nbsp;Laburreko Bideo Onena: The Black Eyed Peasen "Boom Boom Pow"
Formatu Luzeko Bideo Onena: The Beatlesen All Together Now
Soinu-banda baterako Bilduma-lan Onena: Slumdog Millionair e
Jatorrizko Soinu-banda Onena: Michael Giacchino, Up filmagatik
Film edo telebista saio bateko Jatorrizko&' || 'nbsp;Kantu&' || 'nbsp;Onena: Slumdog Millionaire filmeko "Jai Ho"
Birnahasketa Onena: David Guetta, "When Love Takes Over"&' || 'nbsp;kantuagatik
Ohorezko Grammyak: Michael Jackson, Leonard Cohen, Loretta Lynn, Bobby Darin, Clark Terry eta Andre Previn