Albisteak

Tendentziak

Aukeratu bikinia zure gorpuzkeraren arabera

Luzia Zugadi

Gazteak udan zein motatako bikinia eraman behar duzun erakutsiko dizu. Gorpuzkeraren arabera, modelo ezberdinak hauta ditzakezu.

Udaberria hurbiltzen ari den heinean, hondartzan pentsatzen hasiak gara asko. Dagoeneko ibiltokietan udan indarra hartuko duten tendentziak aurkeztu dituzte eta igerileku nahiz hondartzan nagusituko diren bikiniak nolakoak izango diren ere aurki jakingo dugu. Halere, aurretik, garrantzitsua da gure gorputzera hobekien egokitzen diren bainujantziak zeintzuk diren jakitea eta Gazteak horren berri eman nahi dizue:

- Bular handiak dituzten emakumeek top itxurako bikiniak hautatu behar dituzte, hiruki forma dutenek titiak handitzen baitituzte.

- Hanka laburrak dituzten neskek, aldiz, short itxurako bikiniak saihestu behar dituzte. Brasildar motako kuleroak hobeto geratuko zaizkie.

- Kilo batzuk sobran dituztenentzat bikini elastikoak gomendatzen ditugu. Bainujantzi oso estuak armairuan utzi behar dira.

- Bestalde, trirpa ezkutatu nahi dutenek tankinia hauta dezakete. Bainujantzi hauek bi pieza dituzte eta bikiniak baino diskretuagoak dira.