X-live-X

Santana 27 aretotik

Sidonieren kontzertua, gaur zuzenean "Gaztea Live"n

Garazi Urdanpilleta

21:30etatik aurrera emango dugu Gaztea atarian Bartzelonako taldeak Bilbon emango duen kontzertua.

Sidonie Bilboko Santana 27 aretoan arituko da gaur zuzenean eta zuzen-zuzenean izango dugu ikus eta entzungai Gaztea atarian.

Bartzelonako taldeak 21:30etan ekingo dio El Incendio (2009) azken diskoko doinuak Bizkaiko hiriburuan taularatzeari. Marc Rosek (kantaria, gitarra eta baxua), Jesus Senrak (koruak, gitarra elektrikoa eta akustikoa) eta Axel Pik (bateria, perkusioa) euren pop-rock psikodelikoa eskainiko dute bertan eta guk emango dugu guztia.

&' || 'nbsp;21:030etatik aurrera, beraz, sartu Gaztea atarian eta gozatu kontzertu bikain honekin!