Albisteak

Tendentziak

'Lady Waepon': Conversen emakumeentzako zapatilen lerro berria

Luzia Zugadi

Converse markak atera duen modelo berriena da. Nahiko nabarmenak dira eta 80. hamarkadan ezagun egin ziren bota itxurako zapatilen bertsio modernizatua dira.

Erosotasuna eta, era berean, modernotasuna bilatzen duten neskei zuzenduta daude Conversen ''Lady Weapon'' zapatilak.

80. hamarkadan marka honek saskibaloi jokalarien artean ospetsu egin zituen bota itxurako zapatilen bertsio modernoa dira. Estilo bakarra dute eta neskentzako soilik dira.

Zalantzarik gabe, duela hiru hamarkadako zapatila haiek baino modernoagoak dira eta hiru modelo ezberdin daude.

Alde batetik, argazkian ikusten direnek kolore beltza eta morea uztartzen dute eta urre-koloreko ukituren bat edo beste ere badute.

Modelo femeninoenak kolore arrosa, marroia eta beixa nahasten ditu. Lokarriak urre-kolorekoak eta distiratsuak dira.

Amaitzeko, gorria eta beltza nahasten duten zapatilak daude.

Guztiak arropa diskretuekin eramateko modukoak dira eta hobe da marrazkirik edota estanpaturik ez duten arropekin janztea.