Albisteak

Tendentziak-2010eko uda

Galtza labur-laburrak datoz udarako

Luzia Zugadi

Beroari aurre egiteko, inoiz baino laburrago datoz aurten prakak. Kolore guztietakoak eta estanpatuekin nahiz lisoak ikusiko dira.

Udako tendentziekin jarraituz, emakumeen artean indarra hartuko duen beste jantzi baten berri emango dizue gaur Gazteak. Izan ere, datorren udan galtzak inoiz baino laburragoak izango dira.

Beroari aurre egiteko, "short"ak eta "minishort"ak ikusiko dira dendetako erakusleihoetan. Azken urteetan modan jarri diren praka laburrek gure artean jarraituko dute 2010ean ere.

Mota askotakoak daude, baina, tela fina dutenak ikusiko dira, gehien bat. Zuriak adibidez, nahiko dotoreak dira, loredun estanpatuak eta kolore biziak dituztenak, berriz, hondartzara eramateko modukoak dira.