Albisteak
Urte oparoa
Massive Attackek material berri ugari kaleratuko du uda aurretik
Garazi Urdanpilleta
Talde britainiarrak datorren astean kaleratuko du Heligoland diskoa eta, gainera, maiatza edo ekaina aldera kantu berriz osatutako EPa aterako dute.
Massive Attack talde sormenez gainezka dabil. Datorren asteartean, otsailak 9, disko berria kaleratuko du talde britainiarrak: Heligoland. Baina, gainera, maiatza edo ekaina aldera material berriz osatutako EPa argitaratuko dute.
Robert ''3D'' Del Naja liderrak esan duenez, EPan disko berritik kanpo gelditu diren abestiak bilduko dituzte, baita kantu berriren bat ere. Bertan bilduko duten abestietako bat "Red Light" izango da ziurrenik, Elbow taldeko liderrarekin, Guy Garveyrekin batera grabatutako kantua.&' || 'nbsp;
Heligoland Massive Attack taldearen estudioko bosgarren lana izango da. Alemaniako kostaldearen aurreko artxipelagoaren izena daukan lanak 10 abesti bilduko ditu eta ondorengo ahotsak bilduko ditu:&' || 'nbsp;Horace Andy, Tunde Adebimpe (TV On The Radio), Martina Topley Bird, Damon Albarn (Blur, Gorillaz), Guy Garvey (Elbow) eta Hope Sandoval. Gainera, Portishead taldeko Adrian Utleyk gitarra jo du kantu batean eta Damon&' || 'nbsp;Albarnek baxuarekin kolaboratu du bi abestitan.
Massive Attacken Heligoland laneko kantu zerrenda eta bakoitzak izandako kolaboratzaileak:
"Pray For Rain" (TV On The Radioko Tunde Adebimper)
"Babe" (Martina Topley-Bird)
"Splitting The Atom" (ahotsak: Horace Andy, Robert ''3D'' Del Naja eta Grant Marshall)
"Girl I Love You" (Horace Andy)
"Psyche" (Martina Topley-Bird)
"Flat Of The Blade" (Guy Garvey)
"Paradise Circus" (Hope Sandoval)
"Rush Minute" (ahotsa: Robert ''3D'' Del Naja)
"Saturday Come Slow" (Damon Albarn)
"Atlas Air" (ahotsa: Robert ''3D'' Del Naja)
Hauxe da Heligoland diskoaren azala:
&' || 'nbsp;