Albisteak

Laugarren diskoa

The Strokes taldea lan berria grabatzen hasi da

Luzia Zugadi

New Yorken ari dira laugarren diskoa grabatzen, Joe Chiccarelli ekoizlearen laguntzarekin.

The Strokers talde estatubatuarrak estudioko laugarren diskoaren grabaketari ekin dio. New Yorken ari dira lan berria grabatzen, Joe Chiccarelli ekoizlearekin.

Taldeak bere webgune ofizialean jakinarazi duenez, astelehenean hasi ziren lan berria grabatzen, orain arte, besteak beste, U2-ren, Bjorken eta Becken laguntzailea izan den aipatutako ekoizlearekin.

Avatarreko estudioetan sartu dira, hain zuzen, laugarren diskoa grabatzen eta Gus Oberg ari da beraientzat soinu-lanak egiten.