Albisteak

Maiatzerako

Slashek lagunez inguratuta aterako du lehen bakarlana

Garazi Urdanpilleta

Maiatzaren 10ean kaleratuko du Slash diskoa. Fergie, Chris Cornell, Iggy Pop, Dave Grohl, Adam Levine eta beste asko bildu ditu Guns N' Roses eta Velvet Revolver taldeko gitarrista izandakoak.

Slashen estreinako bakarlana maiatzaren 10ean helduko zaigu. Slash izenburupean argitaratuko du Guns N'' Roses eta Velvet Revolver taldeko gitarrista izandakoak bere ibilbide luzean bakarka aterako duen lehen diskoa. Eric Valentinek ekoitzi du lana eta kantari eta musikari bikain ugariren izenak topatuko ditugu diskoa osatuko duten 13 kantuetan. Fergie (The Black Eyed Peas), Ozzy Osbourne, Chris Cornell, Andrew Stockdale (Wolfmother), Lemmy (Motorhead), Iggy Pop, Kid Rock, Dave Grohl (Foo Fighters), Duff McKagan (Guns N'' Roseseko gitarrista izandakoa), Ian Astbury (The Cult) eta Adam Levine (Maroon 5) bildu ditu artista ezagunak. Diskoan nahi zituen musikari guztiekin egin du lan artistak baina ez du lortu Jack Whitek kantuetako batean abestea.

Diskoan bilduko dituen kantuak baino gehiago grabatu ditu baina Slash lanetik kanpo geldituko dira, beste noizbait argitaratzekotan. Ez ditugu lan horretan entzungo, beraz, Red Hot Chili Pepperseko Flearekin, Alice Cooperrekin, Nicole Scherzingerrekin, Steven Adlerrekin, Nick Oliverirekin (Queens Of The Stone Age), Beth Hartekin, Cypress Hill eta Fergierekin eta Koshi Inabarekin batera osatutako abestiak.

Ondorengo hau da diskoaren kantu-zerrenda:

"Ghost" (Ian Astbury)
"Beautiful Dangerous" (Fergie)
"Nothing To Say" (M Shadows)
"Crucify The Dead" (Ozzy Osbourne)
"Promise" (Chris Cornell)
"By The Sword" (Andrew Stockdale)
"Doctor Alibi" (Lemmy)
"Saint Is A Sinner Too" (Rocco De Luca)
"Watch This" (Dave Grohl eta Duff McKagan)
"I Hold On" (Kid Rock)
"Gotten" (Adam Levine)
"We''re All Gonna Die" (Iggy Pop)
"Starlight" (Myles Kennedy)