Albisteak

Bilbo

The Raveonettes bikotea EITBren egoitzara etorriko da

Garazi Urdanpilleta

Kafe Antzokian arituko dira 21:30etan In And Out Of Control disko berria zuzenean aurkezten baina, aurretik, elkarrizketa egingo die "B Aldea" saioko lantaldeak.

The Raveonettes bikote daniarra Bilbon izango da gaur. In And Out Of Control&' || 'nbsp;disko berria zuzenean aurkeztera etorriko&' || 'nbsp; dira Sune Rose Wagner eta Sharin Foo baina, Kafe Antzokian 21:30etan emango duten kontzertuaren aurretik, EITBren egoitzan izango dira arratsaldean. "B Aldea" saioko lankideekin hitz egingo dute eta elkarrizketa hori eitb.com-en izango dugu ikusgai.

Madrilen eta Zaragozan aritu ostean, gaur Bizkaiko hiriburua dantzan jartzeko asmotan iritsiko da Danimarkako taldea. 2009an atera zuten In And Out Of Control laneko kantuak aurkeztuko dituzte zuzenean, baita euren ibilbideko abesti arrakastatsuenak ere. Disko berriarekin kritikabikainak izan dituzte. 80ko hamarkadako soinuak eta ukitu dantzagarriadira nagusi lan horretan baina nabarmentzekoa da rock erreferentziagarbiak dituela lanak.

Kontzerturako sarrerak 20 eurotan izango dira salgai sarrerak Kafe Antzokiko txarteldegian.

The Raveonettes taldea Sune Rose Wagnerek (gitarra, ahotsa) eta Sharin Fook (baxua, gitarra, ahotsa) sortu zuten 2001ean Copenhagen. Rolling Stone aldizkariaren editoreak, David Frickek, Danimarkako Spot Festivalen ikusi zituen eta kritika bikaina egin zien. Kritika horrek oihartzun handia izan zuen diskoen industrian eta, urtebete geroago, lehen diskoa atera zuten, Whip It On. Bikotearen estreinako lana urteko disko onena izendatu zuten euren herrialdean. Pixkanaka, aldizkari espezializatuek musika garaikidearen Next&' || 'nbsp;Wave korrontean kokatuko diren taldeen artean nabarmendu zuten.&' || 'nbsp;The Raveonettes izenak aipamen garbia egiten dio The Ronettes taldeari eta Buddy Hollyren "Rave On!" kantuari. Taldearen musikan, bestalde, eragina izan dute The Velvet Undergroundek, The Jesus &' || 'amp; Mary Chainek eta Blondiek.