Albisteak

Lanean

Radiohead taldea disko berria prestatzen ari da

Garazi Urdanpilleta

Ingalaterrako hotzetik Los Angeleseko epelera ihes egin du talde britainiarrak estudioko lan berria grabatzeko.

Radiohead taldea lanean ari da berriz. Ingalaterrako negu hotzetik ihes egiteko, taldeak lan berriko kantuak Los Angelesen grabatzea erabaki zuen. Horretarako, Hollywodd Hillsera joan dira hiru aste pasatzera.

Nigel Godrich ekoizleak esan duenez, etxea eraldatu zuen Bryan Cookek, taldearen ingeniariak, eta grabazio-estudio bihurtu zuen.

Kaliforniako beroaren ondorioz, doinu beroak aterako al zaizkio Thom Yorkeren taldeari? Albiste gehiago jaso arte itxaron beharko dugu galdera horri erantzuteko.&' || 'nbsp;