Albisteak
Teknologia-Sare sozialak
Facebookek posta elektroniko zerbitzua izan lezake
Luzia Zugadi
"Project Titan" edo "Googlemail Killer" izenekin garatzen ari diren proiektu honi esker, litekeena da sare sozial honetako erabiltzaileek @facebook.com domeinua duen helbidea erabili ahal izatea.
Baliteke, aurki, ostiralean sei urte bete zituen Facebook sare sozialak posta elektroniko zerbitzua izatea. Modu horretan, erabiltzaile izena eta @facebook.com domeinua erabilita, edozein helbidera mezuak igortzeko aukera izango dute sare sozial honetako kideek.
TechCrunch teknologia blogak eman du informazio honen berri, Facebooken gertuko iturri bati aipamen eginez. Honen arabera, "Project Titan" edo "Googlemail Killer" izenekin ari dira proiektu hau garatzen.
Ildo horretan, Portaltic.es webguneak adierazi du, mezularitza zerbitzu berri hau, Facebookek orain arte izan duen barne mezularitza zerbitzuaren gehigarri bat izango litzatekeela.