Albisteak

Asteko disko berriak

Massive Attack, H.I.M. eta Pretenders lan berriekin dira bueltan

Garazi Urdanpilleta

Gainera, The Who taldearen arrakasta bilduma eta Saderen itzulera diskoa ere aste honetan kaleratuko dituzte.

Massive Attack:&' || 'nbsp;Heligoland. Massive Attackek asteartean argitaratuko du estudioko bosgarren lana. Alemaniako kostaldearen aurreko artxipelagoaren izena dauka diskoak eta 10 abesti bilduko dituzte bertan. Oondorengo ahotsak bilduko ditu lan berriak: Horace Andy, Tunde Adebimpe (TV On The Radio), Martina Topley Bird, Damon Albarn (Blur, Gorillaz), Guy Garvey (Elbow) eta Hope Sandoval. Gainera, Portishead taldeko Adrian Utleyk gitarra jo du kantu batean eta Damon Albarnek baxuarekin kolaboratu du bi abestitan. Bestalde, maiatza edo uztaila alderako material berria bilduko duen EPa argitaratuko dute.



H.I.M.: Screamworks: Love In Theory And Practice. 3 urte igaro dira Ville Valok eta bere taldekideek Venus Doom lana atera zutenetik eta, orduz geroztik, ezer gutxi entzun dugu taldearen ibilerei buruz. Orain, disko berria dakarte. Lan berria "sexualagoa eta beroagoa" izango omen da, H.I.M.eko kantariak jakinarazi duenez. Los Angelesko The Lair estudioan grabatu zuten Matt Squirekin (Taking Back Sunday, TheUsed, Saosin) eta nahasketak Neal Avronek egin ditu (Linkin Park, Weezer, Fall Out Boy). Disko berria kaleratu ostean, talde finlandiarrak kantu berriak zuzenean aurkezteko birari ekingo dio. Oraingoz, Australian, Alemanian, Holandan, Luxenburgen eta Ingalaterran dituzte kontzertuak hitzartuta. Hauxe da lehen singlea: "Heartkiller".



The Pretenders: Live in London. Zuzeneko CD/DVD bat dakar The Pretenders taldeak eta Blu-Ray bertsioa ere izango du. Chrissie Hynde, Martin Chambers, James Walbourne, Nick Wilkinson eta Eric Heywooden arrakasta handienak entzungo ditugu, 2009an egindako biraren baitan O2 Arenan emandako kontzertuaren grabazioan. "Kid", "Back On The Chain Gang", "Middle Of The Road", "Brass In Pocket" eta beste asko ez dira faltako talde britainair-amerikarraren lan berrian.&' || 'nbsp; Guztira, 24 abesti bilduko dituzte asteartean salgai izango den lanean.


&' || 'nbsp;

The Who:&' || 'nbsp;Greatest Hits. Taldearen abesti mitikoenak bildu dituzte arrakasta bilduma berri honetan. "My Generation" eta "Endless Wire" abestiak topatuko ditugu bertan, besteak beste. Argitalpen arruntaz gain, Greatest Hits &' || 'amp; More argitalpen bikoitza ere aterako dute. Bertan, CD arruntean topatuko ditugun 19 abesti arrakastatsuez gain, beste 16 kantu bilduko dituen CDa ere argitaratuko dute. Abesti horiek aurretik sekula argitaratu gabeko zuzeneko moldaketak dira.



Sade: Soldier Of Love. 10 urteko isilunearen ostean, estudioko seigarren lana dakar Sadek. Ingalaterran grabatu du diskoa musikariak bere ohiko taldekideekin, Stuart Matthewmanekin, Andre Halerekin eta Paul Spencer Denmanekin batera. Kantari britainiar-nigeriarrak berak ekoitzi du lana Mike Pelarekin batera.

&' || 'nbsp;

&' || 'nbsp;