Albisteak
Bartzelona
The Chemical Brothers eta Dizzie Rascal, Sonar jaialdian
Garazi Urdanpilleta
Anaia kimiko britainairrak eta hip-hop kantari gaztea dira ekainaren 17tik 19ra Forumeko gunean egingo duten jaialdirako iragarri dituzten lehen izarrak.
The Chemical Brothers eta Dizzie Rascal Bartzelonako Sonar jaialdian arituko dira zuzenean. Bikote elektroniko britainiarra eta hip-hop kantari gaztea dira aurtengo kartelerako iragarri dituzten lehen izarrak. Jaialdia ekainaren 17tik 19ra egingo da Forumeko gunean.
Anaia kimikoek azken bi hamarkadetako musika elektronikoko talde esanguratsuena osatzen dute. The Chemical Brothersen ikuskizun erabat berria aurkeztuko dute Kataluniako hiriburuan.
Dizzie Rasca Britainia Handiko hip-hop kantari gaztea da. 24 urte besterik ez ditu baina oso esanguratsua da ebre herrialdean. Tongue N'' Cheek (2009) diskoa besapean hartuta, house eta punk ukituko bere hip-hopa aurkeztera iritsiko da Bartzelonara.