Albisteak

Tendentziak-Teknologia

Jantzien eta osagarrien bilduma bat atera du Googlek

Luzia Zugadi

Produktu guztiak Google Store dendan aurki daitezke. Diseinu aldetik nahiko sinpleak dira eta prezioari dagokionean nahiko garestiak.

Interneteko enpresa ezagunenak arropen eta osagarrien bilduma bat atera du. Jantzi guztietan Googleren adierazgarri den elementuren bat azaltzen da. Modu horretan, bere negozioa zabaldu du Googlek, sareko erabiltzaileen beharrizanak asetzeko helburuz.

Oraingo honetan, modaren munduan barneratu da eta jantzien eta osagarrien bilduma "fashion" bat atera du, modan hasiberriak diren diseinatzaile gazteek egindako diseinuekin.

Hain zuzen ere, Googlen inspiratutako produktuak sortu dituzte, enpresa honen koloreak, teknologia edota beste hainbat elementu kontutan hartuz.

Lehiaketa bidez hautatu dituzte produktu hauek eta Google Maps bilatzailearen banderatxoa daraman kamiseta, lepoko bat eta Googleren dibertsitatean oinarritutako bufanda izan dira irabazleak.

Oro har, bildumako arropak eta osagarriak nahiko sinpleak badira ere, prezio aldetik garestiak dira. Informazio gehiago Google Store dendan aurki daiteke.